Tiriki-Trauki

Tiriki Trauki gure konpartsaren izena da

Tiriki Trauki, hiru eta lau dira zazpi…

Tiriki-trauki
hiru ta lau dira zazpi,
xurruxumurru
bat batean dira urrun,
tiriki-trauki
ezker eskubi
bien artean dago zubi,
hots bare-bare
hor leiho sare.
Tiriki-trauki
hiru ta lau dira bi…
hiru ta lau dira…bat.

Abestitik konpartsara…

Tiriki Trauki hiru eta lau dira zazpi dio abestiak, hori da gure izena, izen abertzalea eta jaietaz blai bustitzeko ezin izen alaiagoa.

Euskal Kultura munduan…

Tiriki trauki Aberrigintzan Kultur Elkarteko printzipio beratan oinarritzen da. Gure kultura bultzatu eta aldarrikatu behar dugu, beste munduko kulturen maila berean ipinita, hartuemona askoz aberatsagoa baita.

Ezagutu nahi gaituzula?

Pasa zaitez txosnatik, edo deitu gure egoitzara. Egin zaitez ere konpartsero birtuala eta mezuen bitartez gure ekimenen berri emango dizugu. Lasai konpromezurik gabe da eta ez duzu ezer ordaindu behar noski!

Eta Bilboko jai hauetan nola gozatuko dugu?

Begiratu web honetan Bilboko jaiak arloan, gure ekintza propioak burutuko ditugu eta… Anima zaitez eta parte hartu!!!!

2011. urtean Aberrigintzan Kultur Taldearen 14. urtea izan zen, 2007an urtean 10. urteurrena ospatu genuen.