Txosna en euskara, txosna en castellano

Podéis ver cómo se dice correctamente en euskara y castellano, lo que Aberrigintzan monta todos los veranos desde hace 10 años en fiestas de Bilbao: cómo se dice txosna.

Así que este año, no queremos oir a nadie decir, TxoZnara noa! ;-)

Gehitu iruzkina abuztua 18th, 2006

Herri bazkariak 2005

Urtero bezala, egunero, herri batek edo zonalde batek bazkari herrikoi bat prestatu zuen 2005. urtean, jendeak parte hartu dezan.

Igandea 21: Lekeitio
Pistoa eta Txipiak. Ezin hobeto!!

Astelehena 22: Bilbao
Entsalada, eta Makailoa pil-pil eran. Hori dun marka hori Euke!

Asteartea 23: Sahararen festa
Kus-kus-a, bai, nola ez ba?
Bilbokoek makailoa, Lekeitiarrek txipiak, eta Saharakoak… ba noski… Kus-Kusa

Sahararen festa urtero bezala prestatzen dugu, aprobetxatuz bapo jan genuen…

Asteazkena 24: Ezkerraldea

Hauek putxerak jarri zituzten. Ke liko!

Osteguna 25: Txorierri

Txorierrikoek Sukalkia ekarri dute.

Ostirala 26: Uribe-kosta

Paella!

Ez duzue sinetziko baina urtero bezala paella zekartzaten, eta ez makala gainera. Valentzian jakingo dute egiten, baina tira… Algortakoek badituzte ere paellan oinarritutako jaiak…

Larunbata 27: Bermeo

Ez dago ezta esan beharrik… Bermioko marmitie!

Igandea 28: Padura-Durango

Hauek pasta ekarri zuten. On egin!

Txosnaren kokalekua ikusi

Bestelako ekimenak ikusi

Gehitu iruzkina abuztua 18th, 2006

Ekimak 2005

Bilboko jaietan, eguneroko herri bazkariaz aparte bestelako ekimenak egiten ditugu.

Adibidez pasadan urteko abuztuaren asteartea 23-n Sahararekin alkartasun jaia edukii genuen, eta ostiralean, 26an, 19:00etan Sagardo Jaia izan genuen, Gazte Abertzaleak-en eskutik.

Hori bai, urtero bezala, egunez egun herri eta zonalde desberdinek herri bazkaria antola zuten. Aurten ere, animatu zaitez!

Txosnaren kokalekua ikusi

Gehitu iruzkina abuztua 18th, 2006

Aste nagusia 2005

KOKALEKUA

Azken urtetan bezala, Berastegi kalean egon ginen!

2005.eko txosna satelitez ikusita

Satelitearen bidez 2005.eko Tiriki Trauki konpartsaren kokalekua ikusi

Klik egin argazkian detaile gehiago ikusteko

Eskerrik asko Code & Syntax-eri aplikazio hau martxan jartzeagaitik.

Txosnaren kokalekuaren mapa.


Klik egin haundiagotzeko

Bisitatu egingo ditugun ekimenak

Urtero bezala herri bazkaria egon zen egunero, herri desberdinek antolatuta.

Iruzkin bat abuztua 17th, 2006

Ezin izan da

Aberrigintzan-ek, nahiz eta hainbeste aukera sortu zein finaleko jokalaririk onena, aurkarien atezaina izan, 1 eta 0koari buelta eman ezin izan du.

Argazkietan aukerak, eta zalegoaren urduritasuna nabarmenduko duzue.

Albiste onena, jokalari guztiek fitxa berriztuko dutela, eta datorren urtean berriro ere saiatuko direla.

Aurten 10. aldiz, txosna instalatzen uzten badigute, jokalari guztiei zoriontzeko aukera izango duzue, eta datorren denboraldirako animoak emateko.

Zorionak hain ondo jokatu duzuenei eta milesker bihotz bihotzez!

(gehiago…)

Iruzkin bat ekaina 25th, 2006

Aberrigintzan finalean

Datorren larunbatean, arratsaldeko 16:00etan, Askartza Ikastolan, Aberrigintzan Kultur Taldeak kontsolazio txapelketaren finala jokatuko du.

Oso txarto hasi ginen, eta horrek kontsolazio txapelketan jokatzera eraman gaitu, baina taldeak aurrera egin du, eta hobera joan da, eta primerako taldea da orain.

Etorri Aberrigintzan-en kamisetarekin, uholde laranja ikusi daiten!

Gureak animatu ditzagun!

Iruzkin bat ekaina 21st, 2006

Euskal Selekzioarekin bat

Gazte Abertzaleak-ek ateratako Euskal Selekzioa ofiziala izateko ekimenarekin bat

Jarraitu / Seguir Gehitu iruzkina martxoa 6th, 2006

Aberrigintzan F.T-aldeak 3-0 irabazi du

Kopa Deian parte hartzen duen Aberrigintzan Futbol Taldeak, 3 eta 0 irabazi du gaur El Fangon.

Badirudi gure potentziala ikusita Notiranflores taldekoek ikaratu egin direla eta ez dira aurkeztu.

(gehiago…)

2 iruzkin iraila 25th, 2005

Aberrigintzan F.T

Aberrigintzan da gure futbol taldearen izena, eta laranjaz jokatzen du. Gutxi barru eta oso negoziazio latzak eta gero ;-) sponsorra aurkitu duenez, elastikoan aberrigintzan.org leloa eramango du.
(gehiago…)

Iruzkin bat iraila 21st, 2005

Jai ereduen foro berria

Atzo txosnaren balorapenaren asanbladan pentsatu genuen moduan eta gaur prentsaurrekoan azaldu dugun bezala, Jai Ereduen inguruko foroa zabaldu dugu.

Eskumaldeko loturetan klik eginez Foroan sartu zaitezke.

Galderak hauek dira:

1) Ze jai eredua nahi dugu?

Guk txosnak eta tabernak bateraeta partehartze herrikoiaren apostua egiten dugu

2) Zer nahi dugu Albia zonalderako?

Txosnak eta tabernen arteko elkarbizitza.

Zure iritzia eman, eta Jai Ereduen inguruko eztabaida foroan zure iritzia eman!

Gehitu iruzkina abuztua 30th, 2005

Next Posts Previous Posts


Orriak

Gure argazkiak

Gaika

Loturak

Feed-ak