HELBURUAK
Gure izaera euskaldun eta euskal kulturaren suspertzailea izanik, Euskal Herri independiente eta euskaldun baten alde borrokatzen dugu, globalizazio neoliberalaren aurka aritzen garen bitartean,alkartasunaren globalizazioaren aldeko apostua egiten dugu. Kulturaren globalizazioa ez delako kulturen homogeneizazioa, ekin aldaketari!!!, kulturen internazionalizazioak elkarezagutzean du oinarria.
Euskal Kultura
Herri baten kultura herri bakoitzaren eta herri guztien altxorra da. Bakoitzak bere kultura eta hizkuntza defendatu eta sustatu behar ditu, beste kulturak eta hizkuntzak ezagutzen ditugun bitartean gurea sendotzeari ekin behar diogu. Ezinezkoa da beste kulturak sakonki ulertzea gurea albo batera uzten baldin badugu, eta horretarako lana da bide bakarra. Horretan gaude!
Euskal Herria
Euskal Herri independiente BAT nahi dugu, non herritarrek ze motatako herria nahi duten adierazten duten bitartean, denon artean gure herria eraikitzen joango gara. Gure Euskal Herri independiente eta aurrerakoian, justizia soziala eta berdintasuna dira gizartearen balorerik garrantzitsuenak.