NORTZU GARA
ABERRIGINTZAN KULTUR TALDEA orain 1997-an orain 16 urte Bilbon sortu zen, euskal kulturan, eta Euskaran sakontzea helburua zuen kultura topagunea da.
GURE IZENA
Aberrigintzan sortu zenean gure izenak bi kontzeptu azaldu behar zituela pentsatu genuen, alde batetik gure “aberri” hitza, aberria, kultura, hizkuntza errepresentatu nahi zuenak eta bestalde gure izaera dinamikoa eta aurrerakoia adierazteko “gintzan”, mugimendua adierazten duen terminoa, euskara bultzatzen, gure kultura zabaltzen, aurrera doan gizarte baten alde geure burua mugitu behar dugulako.
Hori da gure izena: aberri + gintzan = ABERRIGINTZAN
WEBGUNE HAU
Webgune hau garrantzitsua da esatea, bi faktoreei esker da.
Alde batetik, bolondresei esker, osoa, taldeko bolondresek egina da.
Bestalde, software libreari eman behar diogu eskerrak, izan ere software libre gabe webgune hau ezinezkoa izango litzateke.
Software libreak besteek egindako kodea, itzulpenak, lana, etabarrez baliatuz zure webgunea askoz errezago egitea posibilitatea ematen dizu, hau da elkarlana, jendeak software hori erabili ahal izatea. Gero besteek ahal duten moduan software horrekin kolaboratuko dute.
Webgune hau WordPress izeneko web softwarearekin egina dago, eginda zegoen azal (skin edo theme) bat jarrita, eta eginda zegoen itzulpen bat jarri diogu ere.
Gero taldeko kideek edukinak sortu, itxura eman diote etabar…
Eskerrik asko guztioi!