Posts filed under 'Tiriki Trauki Konpartsa'

Txosna martxan dago

Atzo asteazkena, eta gaur ostegunan buru belarri ibili gara aberrigintzan-eko kideak txosnaren azpiegitura montatzeko.

Atzo karpa jarri zuten, gaur berriz kabina ekarri dute, non biltegia joango da. Egoitzan jendea buru belarri zegoen lanean pankartak egiten, baita beste elkarteetako kideekin biltzen, ekimeneei azken ikuerak ematearren.

Gero barra ekarri dute, kamarak eta tiradoreak ekarri dituzte, eta guztia antolatzen hasi gara.

Margoen momentua iritsi da gero, pasadan urteetako egurrak hartuta, jartzen hasi gara eta gero margoztera ekin diogu. Zenbait egur berriro margotu behar izan dira, eta beste batzuk berriak izan dira.

Honako argazkietan hoietako momentu batzuk bizitzeko balio ahal izango zaizkizue.

Bihar ura, eta elektrizitatea martxan jarriko dugu, baita margoketa lanak amaitu, txukuntze lanak, sukaldea prestatu, edariak jaso eta antolatu, etabarretan jarraituko dugu.

Animatu parte hartzera! Behar dugu eta!

Bilboko gazte batek gure leloa margotzen

Txosnan gehien parte hartu duen gaztea, gure leloa birpasatzen. ;-)

Uribe Kostakoak margotzen

Aupa Uribe Kosta! Komando Pintura!

GAko idazkari nagusia Ibon Usandizaga

Gazte Abertzaleak-eko idazkari nagusia den Ibon Usandizaga margotzen. Donostiarra ala Bilbotarra ote? Ji ji ji

Tiriki eta Trauki bokaten zonaldea

Hau gozea! Bokata paregabeak aterako dira aho horretik.

Txosnaren aurrekaldea

Txosnaren aurrekaldea.

Txosnaren aurrekaldea2

Txosnaren aurrekaldea.

ESKERRIK ASKO IƱaki Porresi bere mugikorrarekin argazkiak atera dituelako, eta niri bidali jarri nitzan. Ese Kietxo!

Eta ni? Non nago? Playegia naiz? grrrrrrrr

1 comment abuztua 19th, 2005

Herri bazkariak eta ekimenak martxan!

Pasa zaitezte Herri bazkariaren ataletik eta jakingo duzue ah zelako bazkariak prestatuta dauden. Egunero herri edo Bizkaiko zonalde bateko tirikitraukitariak bazkari ederra antolatuko dute. Aurrera!

Bestalde, jakin dezazuen bestelako ekimenak atala freskatu dugu ere. Bapo bapo janda Sahararen jaira, edo Gazte Abertzaleak-ek antolatzen duen Sagardo Festara hurbildu zaitezkete.

Add comment abuztua 7th, 2005

Next Posts


Calendar

maiatza 2012
I A A A O O L
« ots    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Posts by Month

Posts by Category