Posts filed under 'Aberrigintzan Futbol Taldea'
Aberrigintzan-ek, nahiz eta hainbeste aukera sortu zein finaleko jokalaririk onena, aurkarien atezaina izan, 1 eta 0koari buelta eman ezin izan du.
Argazkietan aukerak, eta zalegoaren urduritasuna nabarmenduko duzue.
Albiste onena, jokalari guztiek fitxa berriztuko dutela, eta datorren urtean berriro ere saiatuko direla.
Aurten 10. aldiz, txosna instalatzen uzten badigute, jokalari guztiei zoriontzeko aukera izango duzue, eta datorren denboraldirako animoak emateko.
Zorionak hain ondo jokatu duzuenei eta milesker bihotz bihotzez!
Finalaren irudia:

Arriskua sortzen:

Zalegoa urduri:

Presio gehiago:

Falta arriskutsua:

Denok kornerrera:

ekaina 25th, 2006
Datorren larunbatean, arratsaldeko 16:00etan, Askartza Ikastolan, Aberrigintzan Kultur Taldeak kontsolazio txapelketaren finala jokatuko du.
Oso txarto hasi ginen, eta horrek kontsolazio txapelketan jokatzera eraman gaitu, baina taldeak aurrera egin du, eta hobera joan da, eta primerako taldea da orain.
Etorri Aberrigintzan-en kamisetarekin, uholde laranja ikusi daiten!
Gureak animatu ditzagun!
ekaina 21st, 2006
Gazte Abertzaleak-ek ateratako Euskal Selekzioa ofiziala izateko ekimenarekin bat
Continue Reading martxoa 6th, 2006
Kopa Deian parte hartzen duen Aberrigintzan Futbol Taldeak, 3 eta 0 irabazi du gaur El Fangon.
Badirudi gure potentziala ikusita Notiranflores taldekoek ikaratu egin direla eta ez dira aurkeztu.
Notiranflores-ekoak ez direnez aurkeztu, 18:15etan epaileak 3 eta 0ko emaitzaz irabazi dugula jakinarazi digu.
Hala ere jokalariak ez zeuden pozik, eta beraien arteko futbol partidu bat egin dute.
Han gure atezainaren mailaz gozatu dugu, baita deialdiraturik zeuden gainontzeko 7 jokalarien kalitateaz ohartu gara. Gainontzeko 5 jokalariak ez dira etorri, lesionaturik daudenez, edo bestelako arrazoiengaitik.
Bestalde, emaitzak Kopa Deiako webgunean ikusgai izango ditugu aurki.
Aipatzekoa da ere Aberrigintzan Kultur Taldeko kidea den Urtzi-k Txoko Gure Botxo Alkartetxe Portugalete bere taldearekin 4 eta 0 irabazi du Gordexola F7 taldearen kontra.
Aberrigintzan-eko kidea den Txominek ere gaur jokatzen zuen Deportes Matikorekin, baina ez dakigu momentuz ze emaitzik lortu duten.

Aberrigintzan Futbol Taldea, momentuz ez dute publizitatea elastikoan grabatu, baina webgune honekin negoziazio gogor bat eta gero akordio batera iritsi eta denboraldi honetan aberrigintzan.org eramango dute soinean.
Momentuz aldeek ez dute diru kopurua prentsara esan, baina badirudi kopuru itzela izan dela.

Gure taldearen zenbait hintxak, txakurra eta guzti. Euriak ez ditu ikaratu! Aurrera laranjak! Aurrera Aberrigintzan!
iraila 25th, 2005
Aberrigintzan da gure futbol taldearen izena, eta laranjaz jokatzen du. Gutxi barru eta oso negoziazio latzak eta gero
sponsorra aurkitu duenez, elastikoan aberrigintzan.org leloa eramango du.
Arratsaldeko 6etan Fangoan, igande honetan Irailaren 25ean martxan jarriko dira.
Aberrigintzan-eko 14 kidek osatutako taldea da, eta bertan gehienak 24 urte inguru dituzte, baina gazteagoak eta zaharragoak ere badaude.
Futbol 7ra jokatuko dute Copa Deia izeneko txapelketan.
Espero dut gutxi barru datu gehiago edukitzea. Jokalarien fitxak, datuak, argazkiak, etabar… baita partidu bakoitzaren kronika hemen edukitzea.
Aurrera gure mutilak!
iraila 21st, 2005