Egilearen artxiboa: Administratzailea

Euskal selekzioek nazioartean ofizialki parte hartzeko aldarriarekin bat egiten dugu

Euskal Herriak kirola pasioz bizi du, gure kirolarien garaipen bakoitzarekin hunkitu eta historia luzea dauka kirol ezberdinetan profesional zein amateur gisa. Gure kirolarien garaipen bakoitza aukera bat izan da, historikoki, herri hau batu eta harremanak sendotzeko. Gure herrian kirolaren bitartez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aberrigintzan, Aberrigintzan Futbol Taldea | Utzi iruzkina

Euskaraldia 2020

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu Nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aberrigintzan | Utzi iruzkina

Ipuin kontalaria larunbatean Basaurin

Basauriko Aberrigintzan-ek antolatuta, datorren larunbatean, ekainaren 6an arratsaldeko seietan Zehatza Tabernan ipuin kontalari bat izango dugu. Dohako ekimena izango da, eta euskaraz. Animatu zaitezte, umeentzako euskararekin harremanean jarraitzeko bide ederra da, baina baita ere gurasoek ere beren umeekin gure hizkuntzan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aberrigintzan | Utzi iruzkina

Sari banaketaren argazkiak

Aurten, 2014eko txapelketa Bonzo taldekoek irabazi zuten. Hona hemen kalitate haundian Meritxell Elgezabal argazkilariak ateratako argazki bikainak. Mila esker argazkiengaitik!

Kategoriak Ospakizunak, Tiriki Trauki Konpartsa | Utzi iruzkina

Zorionak Bonzo! Atzo Aberrigintzan-Merkadeko 2. musika lehiaketa irabazi zuten

Atzo epaileek beren epaia eman zuten eta emaitza honako hau izan zen, nahiz eta aurten maila itzela izan den eta zaila izan den esatea nor den irabazlea, Bonzo garaitu da. Horrela Aberrigintzan kultur taldeari esker hasiko dira bideoklip profesional bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ospakizunak, Tiriki Trauki Konpartsa | Utzi iruzkina

Gaur Aberrigintzan Musika Lehiaketaren sari banaketa eta Bermioko marmitie!!!

Itxaroten genbiltzan eguna. Gaur Bermioko marmitie ederra izango dugu, Bermioko lagunek antolatuta eta gero nola ba ez Telebilbao dator txosnara, Joseba Solozabal eta pasadan urteko irabazleen eskutik aurtengo irabazleek saria jaso dezaten, bideo-maketa bat grabatzea hain zuzen!

Kategoriak Ospakizunak, Tiriki Trauki Konpartsa | Utzi iruzkina

Gaur Balmasedako putxerak eta Inner Turbulence

Oso aurreratua dago dagoeneko Aste Nagusia eta gaur Balmasedako lagunek antolatuta Putxerak izango ditugu eta arratsaldez 20:00etan Inner Turbulence, pasadan urteko irabazlea izango dugu, beste abestien artean Marijaiaren bertsio ederra abestuko dute. Jo Inner Turbulence-ren webgunera. Aitor Murgoitio gure kazetariaren iritzia: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ospakizunak, Tiriki Trauki Konpartsa | Utzi iruzkina

Hasi da Aberrigintzan Kultur Taldearen musika lehiaketaren bozketa!!!!

Iritsi da lagunok! Orain hasita, osteguna 21 gaueko 21:00etatik larunbaterarte 20:00etararte bozkatu dezakezue Aberrigintzan Kultur Taldea-ren Facebook-an laguna egiten bazara. Horretarako behin Facebook-en gure jarraitzailea zarenean egin klik musika lehiaketaren kartelaren irudian eta bozkatzera eramango zaitu. Pertsona batek larunbaterarte bozka bakarra eman … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ospakizunak, Tiriki Trauki Konpartsa | Utzi iruzkina

Gaur Sukalkia bazkaltzeko eta Baketazo taldea izango dugu

Uribe Butroiko lagunek antolatuta, gaur Sukalki eder bat izango dugu bazkaltzeko eta gero 20:00etan Baketazo taldeak joko du Aberrigintzan Musika Lehiaketaren barnean. Gogoratu gaur 21:00etan bozkak irekitzen direla ere! Aitor Murgoitio gure kritikoak Baketazo taldearen inguruko kritika bidali digu: Leioatik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ospakizunak, Tiriki Trauki Konpartsa | Utzi iruzkina

Pasadan igandean, Xabier Grey, musika lehiaketaren hazkuntzaren adibide bikaina

Hala dio Aitor Murgoitio gure kazetariak, Xabier Grey, gure musika lehiaketaren hazkuntzaren adibide bikaina dela. 20:00etan Xabier Grey entzuteko pila jende ere izan genuen. Murgoitioren aurkezpentxoa: Xabier Grey-ren ekitaldia. Aberrigintzaren Musika Txapelketaren hazkuntzaren adibide bikaina da. Ortuellan jaiotako musikagileak, gune … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Tiriki Trauki Konpartsa | Utzi iruzkina