Oso aurreratua dago dagoeneko Aste Nagusia eta gaur Balmasedako lagunek antolatuta Putxerak izango ditugu eta arratsaldez 20:00etan Inner Turbulence, pasadan urteko irabazlea izango dugu, beste abestien artean Marijaiaren bertsio ederra abestuko dute. Jo Inner Turbulence-ren webgunera.
Aitor Murgoitio gure kazetariaren iritzia:
Bilboko Inner Turbulence taldeak heavy metal progresiboarenaren bertuteak jasotzen dituela argi izango dute Aberrigintzaren eszenatokira gerturatzen direnek. Sendotasuna, abiadura, zehaztasuna bezalako hitzak etorriko zaizkizue burura entzuterakoan. Euren jatorri progresiboa alde batera utzi gabe, ematen du pixkanaka letrak eta koruak garrantzia handiago hartzen ari direla euren kantuetan.
Hala ere, ezin dezakezue alde batera utzi “Yesterday´s gone” tema instrumentala,lurretik airerako misila; zehaztasuna, indarra eta abiadura. Inner Turbulence. Esan beharrik ez dago pasadan urteko lehiaketaren irabazleak direla.
Gogoratu bestalde bihar arte bozkatu daitekela: