Gaur Sukalkia bazkaltzeko eta Baketazo taldea izango dugu

Uribe Butroiko lagunek antolatuta, gaur Sukalki eder bat izango dugu bazkaltzeko eta gero 20:00etan Baketazo taldeak joko du Aberrigintzan Musika Lehiaketaren barnean.

Gogoratu gaur 21:00etan bozkak irekitzen direla ere!

Aitor Murgoitio gure kritikoak Baketazo taldearen inguruko kritika bidali digu:

Leioatik datorren taldea dugu hau. 2010 urtean sortua, egun Natxo, Diego eta Ager dira taldearen partaideak. Umore ona, martxa eta punk-rock-a dira Baketazoren arauak. “Habemus Papam”, “A tu rollo” eta Aste Nagusian entzun beharreko “Bilbo” abestiak, une entretenigarriak pasaraziko dizkigute.

Euren abestiek Punk-Rock eta Ska kutxua izanik, eta letra errebindikitzaileak erakusten dituztenez, seguru Baketazo taldea pozik itzuliko litzatekela 80 hamarkadako “Rock Radikal Vasco” delakoaren eszenara. Guztiz gomendagarriak 80 hamarkadara itzuli nahi dutenentzat, inoiz katxia eskuan “tiene Bilbao un gran tesoro” abestu dutenentzat eta musikazaleentzat orokorrean.

Kategoria: Ospakizunak, Tiriki Trauki Konpartsa. Gorde lotura.

Utzi erantzuna