Gaur patata tortila txapelketa eta Jaula de Cristal taldea

Gaur Bilbok antolatuta Patata Tortila Txapelketa ederra izango dugu eta gero arratsaldez 20:00etan Jaula de Cristal taldea izango dugu gurekin. Gogoratu bihar 21 21:00etan Aberrigintzan Musika Lehiaketarako bozkak  irekitzen direla!

Hona hemen Aitor Murgoitio gure kritikoaren kritika:

Oso talde gaztea dugu Villarcayotik etorritako Jaula de Cristal. Baterian Jon Mateo, Fernando Villanueva gitarrean eta baxua jotzen eta abesten David mateo osatzen dute punk-rock edo hiri-rock comboa. Esan beharra dago, dagoeneko kontzertu dexente eman dituztela, nahiz eta oso gazteak izan.

Euren hitzetan, Segismundo Toxicomano, Boikot eta Green Day dituzte influentzia orokorrak. Argi dago Californiako punk-rock melodikoa ere sarritan entzun dutela. Hala izanik, melodía, koruak, erritmo azkarrak eta nerabezaroko arazo eta gertakizunak  oinarri dituzten letrak egiten dituzte. Pignoise kutxu bat daukate, baina seguru No Way Out taldearekin alderatzea nahiago izango dutela. Oi!

Kategoria: Ospakizunak, Tiriki Trauki Konpartsa. Gorde lotura.

Utzi erantzuna