Pasadan igandean, Xabier Grey, musika lehiaketaren hazkuntzaren adibide bikaina

Hala dio Aitor Murgoitio gure kazetariak, Xabier Grey, gure musika lehiaketaren hazkuntzaren adibide bikaina dela. 20:00etan Xabier Grey entzuteko pila jende ere izan genuen.

Murgoitioren aurkezpentxoa:

Xabier Grey-ren ekitaldia. Aberrigintzaren Musika Txapelketaren hazkuntzaren adibide bikaina da. Ortuellan jaiotako musikagileak, gune akustikoan du bere indar nagusia. Abesti intimoak, sinpleak baina zuzenak aurkezten ditu.

Egia esan, Xabier Grey-l ez du askorik behar publikoaren arreta erakartzeko. Pop, Folk eta Countrya gustoko dituela nabaria da kitarren doinuetan, eta ahots garbi eta melodiak ederki batzen ditu. Guzti hau, Soul pizkatxo batekin apainduta. Garagardo markek udarako egiten dituzten iragarki musikalak, gabonetan egitekotan,  Xabier Grey-ren “Nightmare” abestia orduoro entzungo genuke.  Zihur.

Greyren Webgunera joan

Kategoria: Tiriki Trauki Konpartsa. Gorde lotura.

Utzi erantzuna