Gaur Holly Brandy 20:00etan zuzenean!

abuztua 19th, 2014

Gaur, 20:00etan gure txosnan Holly Brandy taldeak zuzenean joko du. Anima zaitez gozatzera etortzen!

Holly Brandy – So Unfair

Aitor Murgoitio gure kritiko apartak, talde honen inguruko bere iritzia kaleratu du:

Bilbotik datorren talde gazte honentzat, Rock n´Rolla da bide bakarra. 80.ko hamarkadaren amaieran eta 90.ean arrakasta izugarria izan zuten talde batzuren influentziak aurkitu ditzakegu euren soinuan: lehen Guns n´Roses taldearen jarrera, Black Stone Cherryren erritmoa edo Buckcherryren melodiarekiko gustua.

Argi dago asteartean Athleticen partidua izanik, ez duela ematen egun aproposa “So Unfair” estrofa garagardo-melodikoa abesteko, edo “Ignite the Flames” azkarrarekin burua astintzeko. Baina aurrez jakinda gure leoiek irabazi egingo dutela, eta Josu Misfits (ahotsa eta gitarra), Jon Clip (gitarra), Iñigo Marot (baxua) eta Andoni Pitt-ek (batería), futbolean bezala, eszenatokian 120% emango dutela… ez dago aitzakiarik.

Entry Filed under: Ospakizunak,Tiriki Trauki Konpartsa

Leave a Comment

You must be logged in to post a comment.

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


Calendar

2014(e)ko abuztua
I A A A A O I
« Abu   Eka »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Most Recent Posts