Marijaia dator, eta Meraki-ren kontzertua ere bai

abuztua 15th, 2014

Badator Marijaia! Gaur 19:00etan Arriaga Antzokiko balkoian azalduko zaigu eta estasiak bilbotarrak hartuko gaitu, baina hori amaitu bezain pronto, 20:00etan txosna irekiko dugu eta bertan Meraki musika taldea izango dugu, Aberrigintzan-en bigarren musika lehiaketari hasiera emanez.

Aurten ere Aitor Murgoitio kazetariari esker egunero taldeen aurkezpen/kritikatxo bat argitaratuko dugu. Hona hemen Murgoitioren lehenengoa Meraki taldearen inguruan:

Ze nolako une zoriontsuak agertzen zaizkit buruan Meraki taldearen “Egiak” abestia entzutean. Taldearen bateria eta kantaria den Inharren ahotsean, hasierako Gorka Urbizuren kadentzia eta entonazioa somatzen dut (erreberentzia mesedez).

Hala ere, Meraki talde honek bestelako influentziak ere izan dituela nabaria da. Patxi baxuan eta Javi gitarrean, rock-a, funky-a eta zergatik ez, Euskal Doinu Berria deitu dezakeguna batzen dute: kitarrekin jolastea dakitela erakusten dute, baina baita, abestiaren klimax-a heltzean, gogor astindu dezaketela ere. Euskal X Belaunaldiko ereserkia bilakatu daiteke “Egiak” abestia gertutik jarraitzea komeni da.

Egiak – Meraki (EP)

Entry Filed under: Tiriki Trauki Konpartsa

Leave a Comment

You must be logged in to post a comment.

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


Calendar

2014(e)ko abuztua
I A A A A O I
« Abu   Eka »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Most Recent Posts