Kinvara

Izena

Kinvara

Kinvara Euskal Herria

Kinvara Euskal Herria

Noiz

Igandea 18, arratsaldeko 19:00etan, Aberrigintzako txosnan Berastegi Kalean, Gran Via alboan

Loturak

Facebook

Webgunea

Deskribapena

Kinvara 5 lagunek osatutako musika taldea da, zeinentzako musika pasioa izateaz aparte, ondo pasatzeko modua eta eguneroko errutinaz at egiteko bidea da.

Gaur egun talde egonkorra izatea lortu dugu, gutxika-gutxika hazten gabiltza eta forma hartzen gabiltza, baina bidea ez da erraza izan, mugitu behar izana inolako baliabiderik gabe, lan asko ezagutzera emateko eta kontzertuak bilatzeko, batzutzan gainera dirua galtzen, etabar… ez dute laguntzen, baina lan gogorrarekin eta esfortzuarekin arazo hauek gainditzen joan gara.

Hasiera batean taldea 4 kidek osatzen zuten: IƱaki (Bateriajolea), Aritz (Kitarra), Roy (baxua), Diego (ahotsa) baina bolada batean formazio hau mantentzen ibili eta gero, kutsu gogorrago bat ematea pentsatu genuen, beste kitarjole bat gehituz: Erik. Pausu hau emanda dena primeran joango zela pentsatu genuen, baina ez zen hala izan, eta denontzat gogorra izan zen erabaki bat hartu behar izan genuen. Aurrerapausurik gabe aste batzuk eta gero, bateriajole berri bat aurkitu genuen: Unai.

Beraz, horrela gelditu zen gaur eguneko taldea. Diego (ahotsa), Unai (bateria-jolea), Aritz (Kitarra), Erik (Kitarra) eta Roy (baxua).

Musikaren munduan zerbait izan nahi duen taldea, hazteko eta gozatzeko grina asko duen taldea.

Bideo batzuk