Olagarroak itxasora!

Gu ere Bilboko Aste Nagusian ere Olagarruen aurkako kanpaina egin genuen. Kanpaina itzela egin dute lekittarrek!!! Jaietan ere errespetuz bizi !!!
Olagarroak itxasora

Olagarroak itxasora

Lekeitioko Udalak, emakumeenganako sexu eraso edo tratu txarrak gizartean erroturik dauden egiturazko arazoak diren heinean, horri aurre egitea guztion erantzukizuna dela deritzo. Hori horrela, erakunde publikoek dagokien eskumenekin esku hartzeko betebeharra dute.


Jarrera matxistak sustraituta daude gure egunerokotasunean, eta jai giroan hauek askotan azaleratzen dira. Hori dela eta, aurreko urtean bezala, Lekeitioko Udaleko Emakumea eta Berdintasuna Batzordea eraso sexisten aurkako sentsibilizazio kanpaina antolatzen ari da herriko jaietan martxan jartzeko.

Kanpaina honen helburua, jaietan parte hartzen duten pertsona guztiak gai honen inguruan sentsibilizatzea da, emakumeenganako indarkeria ez baita norberaren edo etxeko arazo bat, guztion erantzukizuna da emakumeon askatasuna eta duintasuna urratzen duten egoera hauek salatzea edo eman daitezkeen egoerak ekiditea.

“Olagarruak itsasora” lemapean ondorengo mezuak zabalduko dira herritik zehar: “Akosatia ezta ligatia”, “Heteronorma apurtu” , “Gozatu norabide guztietan”, “Ez, ez da”, “Nahi dodanaz, nahi dogunian”, “Popia ikutzia ezta ligatia”, “Olagarruak itsasora” besteak beste.

Udalak lema hauekin kartelak egin ditu eta taberna eta txozna guztietan banatuko ditu. Horrez gain, programan ere honen inguruko adierazpen bat idatziko da herritar guztiei jarrera sexisten kontrako jarrera aktiboa eskatuz eta taberna zein txoznetan eraso bat gertatuz gero jarraitu beharreko protokoloaren berri emango duen esku-orria banatuko da. Gaia ikustarazteko udalak “txapa” batzuk ere oparituko ditu programarekin “Olagarruak itsasora” lemapean.

Beste aldetik, aurten Lekeitioko udalak Potxuak Martxan emakume taldearen iniziatibaz farmazia eta botikinetan hurrengo eguneko pilularen erabileraren inguruko inkesta egin du. Inkesta horretatik jasotako datuen arabera ohartarazi nahi dugu, nahi gabeko haurdunaldiez gain, ezin ditugula ahaztu transmisio sexualeko gaixotasunak. Horietaz babesteko kondoiaren erabilera sustatu nahi da.

Kategoria: Ospakizunak, Tiriki Trauki Konpartsa. Gorde lotura.

Utzi erantzuna