Aitor Murgoitioren iritziak: Falta ziren Aste Naguiko Kontzertuen bi taldeena

Oraingoan ere Aitor Murgoitio kazetariak Aberrigintan Txapelketan, Aste Nagusiko Kontzertuetan parte hartzen duten falta ziren bi taldeen krititak ekartzen digu. Bai Hush zein Horas muertas taldeena.

Hona hemen taldeen informazio guztiak eta gonbidatzen zaitugu bozketetan parte hartzera.

HUSH

 

80 hamarkadako Heavy-metal, hard-rocka edo heavy-rocka duzu gustuko? Seguru Iron Maiden, Twisted Sister, Whitesnake edo antzekoen abestiak berrentzuteko irrikitan egongo zarela zure garagardoarekin. Hushek guzti hori emango dizu, baina gainera Alaitz Isusi abeslariaren ukitu pertsonalarekin; ahots lehuna eta indartsua klasiko hauek bizi izateko. Eskuin hegalean 2010 urtean sortutako talde honek izkutatuta mantendu duzun bihotz rockeroa aurkituko du.

ABESTIA: http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=4kQoAxKR7bE

 

FACEBOOK: https://www.facebook.com/HUSH.Hard.Rock

 

HORAS MUERTAS

 

Ez du ezer ezkutatzen Horas Muertas taldeak. Ez du ezer gordetzen kontzertuetan. Indarra, pasioa, riff zorrotzak, kexuz beteriko letrak eta oinarri ritmiko sendoa; a piñon fijo esaten den moduan. Taldea 2010ean sortu zen, talde desberdinetako kideak batu ostean. Nabaria da esperientzia dutela euren punk-rock eta heavy-rock azkarra garatzerakoan. Zaila da abesti bakarra azpimarratzea, “No son horas” adibide ona da Aberrigintzaren eszenatokian ikusi ahal izango dugunarena.

 

ABESTIA:

FACEBOOK: https://www.facebook.com/horasmuertasleioa

Kategoria: Tiriki Trauki Konpartsa. Gorde lotura.

Utzi erantzuna