Igandea 18: Gaurko kontzertuak, Azken Aukera + Kinvara

Ordutegia

18:00 Azken Aukera

19:00 Kinvara

 

Gogoratu bozkatzen, eta animatu beren partaidetzak twitteatzen eta lagunei animatu etortzen. Talde gazteek gure bultzada merezi dute! Berastegi kaleko kontzertuen egutegi osoa, eta gogoratu bozkatzen!

Txapelketaren irabazkeak saria Joseba Solozabal, Telebilbaoko aurkezlearen eskutik jasoko du, zein eta sari potoloa, bideoklip bat grabatzea.

 

Bi taldeen datuak

Izena

Azken Aukera

Azken Aukera Gasteiz

Azken Aukera Gasteiz

Noiz

Igandea 18, arratsaldeko 18:00etan, Aberrigintzako txosnan Berastegi Kalean, Gran Via alboan

Loturak

MySpace txukuntzen

Deskribapena

2011ko udan Jon eta Aitor proiektu berri bat hasi zuten musika arloan. Akustiko moduan kontzertu batzuk eman eta gero, rock egiteko bidea hartu zuten. Udaren bukaeran, Iñaki batu zen baxuan eta geroago Unai baterian. Laurok osatzen dute Vitoria-Gasteizko talde hau: “Azken Aukera”.

Bideoa

Izena

Kinvara

Kinvara Euskal Herria

Kinvara Euskal Herria

Noiz

Igandea 18, arratsaldeko 19:00etan, Aberrigintzako txosnan Berastegi Kalean, Gran Via alboan

Loturak

Facebook

Webgunea

Deskribapena

Kinvara 5 lagunek osatutako musika taldea da, zeinentzako musika pasioa izateaz aparte, ondo pasatzeko modua eta eguneroko errutinaz at egiteko bidea da.

Gaur egun talde egonkorra izatea lortu dugu, gutxika-gutxika hazten gabiltza eta forma hartzen gabiltza, baina bidea ez da erraza izan, mugitu behar izana inolako baliabiderik gabe, lan asko ezagutzera emateko eta kontzertuak bilatzeko, batzutzan gainera dirua galtzen, etabar… ez dute laguntzen, baina lan gogorrarekin eta esfortzuarekin arazo hauek gainditzen joan gara.

Hasiera batean taldea 4 kidek osatzen zuten: Iñaki (Bateriajolea), Aritz (Kitarra), Roy (baxua), Diego (ahotsa) baina bolada batean formazio hau mantentzen ibili eta gero, kutsu gogorrago bat ematea pentsatu genuen, beste kitarjole bat gehituz: Erik. Pausu hau emanda dena primeran joango zela pentsatu genuen, baina ez zen hala izan, eta denontzat gogorra izan zen erabaki bat hartu behar izan genuen. Aurrerapausurik gabe aste batzuk eta gero, bateriajole berri bat aurkitu genuen: Unai.

Beraz, horrela gelditu zen gaur eguneko taldea. Diego (ahotsa), Unai (bateria-jolea), Aritz (Kitarra), Erik (Kitarra) eta Roy (baxua).

Musikaren munduan zerbait izan nahi duen taldea, hazteko eta gozatzeko grina asko duen taldea.

Bideo batzuk

http://www.youtube.com/watch?v=JyhY7YFLEmg


Kategoria: Tiriki Trauki Konpartsa. Gorde lotura.

Utzi erantzuna