Gora Olentzero!

abendua 26th, 2011

Arratsaldeko 18:00 aldera gerturatzen hasi zen jendea Arriaga antzokiko inguruetara. Urduritasunak nabarmendu egiten ziren gerturatutakoen artean, ez zen gutxiagorako, aurki Olentzero bera etorri eta Alde Zaharreko kaleetatik barna lagundu behar baitzioten.

Bitartean ABERRIGINTZAN kultur taldeko kideek azkenengo kudeaketak egiten ari ziren Olentzero ordura hel zedin, azkenengo orduko opariak prestatzen buru belarri baitzegoen gure ikazkina, aurten iaz baino ume zintzo gehiago egon da eta. Eskerrak kide batek Olentzeroren Galtzagorri bat ezagutzen zuela, harek gurekin hartutako konpromisoa gogoratu eta emandako hitza orduan bete ahal izateko taxisean gerturatu zitzaigun Olentzero…

Someratik irten eta Alde Zaharreko kaleetatik kantatuz eman genion ongi etorria. Bilboko zazpi kaleetan zegoen jendea gurekin bat eginik arratsalde euritsu eta hotza, Enrikek zuzendutako ahots goxo eta ozenek Jose Luisek jotzen zuen txistu eta danbolinarekin laguntzaz, giroa epeltzea lortu zutelarik.

Eskertzekoak izan ziren jaso izan genituen txalo zaparradak baita irrintziak ere bai. Baita harriduraz begiratzen ziguten atzerritarrak, askok argazkiak atera zizkioten gurekin zetorren Olentzerori, ezezaguna baitzuten bai ikazkina bai kantatzeko ohitura ere.

Bukatzeko eta indarrak berreskuratzeko parte hartzaile guztiei afari merienda batetarako gonbita luzatu zitzaien. Bertan irriak eta azkeneko abestiak kantatu ziren…

Ekimen hau izandako harrera onak, bai ikusle zein entzule bai partehartu zutenengaitik, hurrengo urtean errepikatzeko asmoa indartu egin du.

Azkenik eskerrak eman Jona eta Eliri (special FX), Enrike eta Jose Luis (zuzendaritza artistikoa eta BSO), Rikardo, Esti, Eukene eta Iñigo prestatutako afari – meriendarengatik, Galder, Ibon, Asier eta Iker Olentzeroren bidaia erosoago egiteagatik, Oinatz, Aritz, Garazi, Xabier, Malen eta Jone (aingeru ahotsengatik), Joseba, Leire, Jon, Nere, Ana, Celia, Igor, Malam, Pedro, Fer, Kris, Lore, Vicente, Angel, Elisa eta ondoren gehitu egin zinetenak ere.

MILA ESKER GUZTIOI !!!

Entry Filed under: Aberrigintzan

Leave a Comment

You must be logged in to post a comment.

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


Calendar

2011(e)ko abendua
I A A A A O I
« Aza   Ots »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

Most Recent Posts