Archive for abendua 6th, 2011

Abenduaren 31an denok Gorbeiara!

Egun on denoi!!!!!

31an berriro Gorbeiara!

Aurten, beste urteetan bezala, abenduaren 31an Gorbeiara igoko gara 2011 urteari agur esan eta, ilusio handiz, 2012 urtea agurtzeko.

Gorbeiara igoera 2006an

Gorbeiara igoera 2006an

Aurtengo igoeran, bakegintzan eta independentziara hurbiltzen gaituzten pausuak ospatuko ditugu. Eta berriz ere, gure adiskideak ziren Igor Lezamiz eta Sabin Intxaurraga gure alboan izango ditugu. Izan ere, euren omenez antolatu nahiko genuke aurtengo igoera.

Beraz, gurekin batera igo zaitezten animatu nahi zaituztegu. Zuen parte hartzea konfirmatu beharko diguzue, Aberrigintzanetik hamaiketako-“pikoteoa” antolatu nahi dugulako Pagomakurren eta jende kopurua jakin beharko genuke lehen bait lehen.

Idatzi hona: 

Ordutegiaz eta lekuaz, baita kotxeen antolamenduaz ere, aurrerago informatuko dizuegu.

Zuen konfirmazioen zain, jaso ezazue AGUR BERO ETA BESARKADA BAT!

Eukene Bengoa, Aberrigintzanen Batzordearen izenean.

Add comment abendua 6th, 2011


Calendar

2011(e)ko abendua
I A A A A O I
« Aza   Ots »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

Posts by Month

Posts by Category