Etorri Gartxot ikustera!

ABERRIGINTZAN KULTUR ELKARTEAk Azaroak 25ean, ostiralean, Bilboko MULTI zinema aretoetan euskarazko zinema bultzatzeko deia egiten dizue, aintzinetik gaur egun arte ahoz heldu zaigun kondairaren eskutik, Gartxot filmaren bitartez hain zuzen.

Zure bertaratzea hurrengoko helbide elektronikoan   adieraztea eskatzen dizugu, eta MULTIsen bihar ostiralean 17:10etan elkar ikusiko dugu. Filma eta gero nahi dutenek potetxo batzuk har ditzakete filma honen inguruan hitz egiteko.

Bardo deitzen zaio herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantariari. Eta horixe da Orreagako abade berriak nahi ez duena. Hargatik, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea bahituko du  latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko. Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz herri. Elizak desafiotzat hartuko du kantaldi bakoitza eta soldaduak aita-semeen ehizan arituko dira, harik eta inguratu eta irtenbide bakarra utzi arte: tragedia. XII. mendean gaude, eta hasi da konkista aurreko konkista.

MILA ESKER eta ostiralerarte!!! Jo Gartxot Filmaren web orrira!

Kategoria: Aberrigintzan. Gorde lotura.

Erantzun bat Etorri Gartxot ikustera!-ri

  1. Pingback: Aberrigintzan Kultur Taldea » Gartxot ikusi eta gero, kronika

Utzi erantzuna