Archive for azaroa, 2011

Gartxot ikusi eta gero, kronika

Goizetik hurbildu ziren Aberrigintzan-eko kideak Bilboko MULTIS zinemetako inguruetara GARTXOT filma ikusteko irrikaz, Galder, eta bi Iker izan ziren aurrenekoak. Ondoren Jon gerturatu zen,nahiz eta sukarrarekin egon ez zuen huts egiteko gogorik izan. Jarraian Ibon, Elisa eta Jona heldu ziren, handik lasterrera Joserra azaldu zitzaigun beste batzuekin sarrerak bukatzeke zeudenean.
Sarrera polita egon zen, eserlekuen 3/4 ak beteta egonzgo ziren. Ordubete t´erdiko marrazki bizidunetako filma izan genuen ikusgai. Euskal Herrian bertan ekoiztutako animaziozko filma.
Amaierako “kredituak” agertzen hasi zirenean Benito Lertxundiren “Itzaltzuko bardoa” … bukaera borobil borobila, hunkigarria.
Ondoren elkarren arteko solasaldia euki genuen, Gartxot filmaren inguruko eritziak. Guztiok ados geratu ginen ikusi beharreko filma dala. Aintzinetik gaur egun arte ahoz heldu zaigun kondaira (Arturo Campionek idatzitakoa) nolabait gure arbaso, herria eta hizkuntza (xiberetarraz dado grabatuta) hobeto ezagutzeko.
Zuendariek haxe dinoe Gartxot-eko web orritik hartuta: “

Zaraitzuko euskaratik hurbil dagoen soinu bat. Zaraitzueraz mintza daitekeen jende kopurua txikia denez, haren lehengusuengana jotzea erabaki genuen, xiberotarrengana. Eta oso harro gaude emaitzarekin. Uste dugu euskarazko filmetan sekula lortu den hizkerarik interesgarrienetako bat gauzatu dugula. Beharbada, harrokeria izango da, baina… bai, harro gaude!

Gu ere halaxe pentsatzen dugu, aukera paregabea izan dugu eta horrexegatik gure eskerrik beroena bai ideia izan zutenei, garatu eta gauzatu zutenei

Izan ere ABERRIGINTZAko asanblada arduratuta dago Iparralde eta Hegoaldearen arteko muga geroz eta handiagoa bihurtzen hari delako eta nolabait bat den bi lurralde hauek gerturatu nahi du. GARTXOT Iparraldea gerturatzeko balio izan zaigu, hurrengoa Hegoaldea Iparraldera  gerturatzeko asmoa dago … eta badago aurki izango baituzue berri

Aberrigintzan Gartxot filma solasalditxoa

Solasaldiko azkenerarte gelditu ziren kideak

Bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=YCbrEGDFUMU
Letra: http://eu.musikazblai.com/benito-lertxundi/itzaltzuko-bardoa/
Gartxot Filma-ren web orri ofiziala

Add comment azaroa 30th, 2011

Etorri Gartxot ikustera!

ABERRIGINTZAN KULTUR ELKARTEAk Azaroak 25ean, ostiralean, Bilboko MULTI zinema aretoetan euskarazko zinema bultzatzeko deia egiten dizue, aintzinetik gaur egun arte ahoz heldu zaigun kondairaren eskutik, Gartxot filmaren bitartez hain zuzen.

Zure bertaratzea hurrengoko helbide elektronikoan   adieraztea eskatzen dizugu, eta MULTIsen bihar ostiralean 17:10etan elkar ikusiko dugu. Filma eta gero nahi dutenek potetxo batzuk har ditzakete filma honen inguruan hitz egiteko.

Bardo deitzen zaio herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantariari. Eta horixe da Orreagako abade berriak nahi ez duena. Hargatik, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea bahituko du  latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko. Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz herri. Elizak desafiotzat hartuko du kantaldi bakoitza eta soldaduak aita-semeen ehizan arituko dira, harik eta inguratu eta irtenbide bakarra utzi arte: tragedia. XII. mendean gaude, eta hasi da konkista aurreko konkista.

MILA ESKER eta ostiralerarte!!! Jo Gartxot Filmaren web orrira!

1 comment azaroa 24th, 2011


Calendar

2011(e)ko azaroa
I A A A A O I
« Abu   Abe »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

Posts by Month

Posts by Category