Bilboko olinpiadak

apirila 18th, 2011

Gaur goizean Aberrigintzan Kultur Taldeko kideok, Kaleak aske plataformako partaide bezala, Areatzan bildu gara, Olinpiadak bereziak ospatzeko. Olinpiada bereziak izan dira kaleak guztiona dela aldarrikatzeko, inor izorratu gabe kalean disfrutatu daitekeela erakusteko.

Goiza osoan zehar, musika izan dugu giroa animatuz, baita txalaparta erakusketatxoa ere. Umeak margotzen ibiltzeko gune prestatu da, eta ondoren hauek egindako marrazkiak erakutzi eta top – manta bitxia ere egon da.

Animazio handieneko momentua soka-tira lehiaketa izan da. Aberrigintzaneko lehen biran Uribarreko konpartsari irabazi diogu, baina tamalez, bigarren biran galdu dugu txapeldun izan den Txori Barroteren aurrean.

Amaitzeko, patata tortilla lehiaketa izan dugu. Arbitroa? Kompartzek autatutako alkategaia, Obama Garaikoetxea, eta bere bi matxakak.

Egun eguzkitsuan, giro alaiaz disfrutatu dugu, Inguruko jendea animatuz eta gerturatuz, inori kalte egin gabe.

Entry Filed under: Aberrigintzan

Leave a Comment

You must be logged in to post a comment.

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


Calendar

2011(e)ko apirila
I A A A A O I
« Abu   Abu »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Most Recent Posts