Gaur astelehena, Bilbainadak Bilboko lagunekin

Gaur astelehena, gure Bilboko lagunekin Entsalada eta Makailoa Pil-Pil-eran jango dugu. Apuntatu nahi bazara, badakizu txosnan esan eta listo. Bazkari honek 10 eurotako prezio herrikoia izango du.

Bestalde, kafea hartu eta gero arratsaldeko 5etan Bilbainadak izango ditugu gure txosnan, animatu zaitez! Beste urteetan ere Bilbainadak izan ditugu, izan ere Albian hirugarren adineko jendearentzat egoitza dago eta zenbaitetan gure txosnak omenaldi txiki bat egin nahi izan die, pairatzen dituzten zaratak arintzeko. Mila esker aiton-amonei ere!

Etorri eta parte hartu. Gora Aste Nagusia! Gora Mari Jaia! Gora Aberrigintzan!

Ah, gogoratu beti bezala, ekimen hauek muxutruk direla.

Kategoria: Ospakizunak, Tiriki Trauki Konpartsa. Gorde lotura.

Utzi erantzuna