Aberrigintzan F.T-aldeak 3-0 irabazi du

Kopa Deian parte hartzen duen Aberrigintzan Futbol Taldeak, 3 eta 0 irabazi du gaur El Fangon.

Badirudi gure potentziala ikusita Notiranflores taldekoek ikaratu egin direla eta ez dira aurkeztu.

Notiranflores-ekoak ez direnez aurkeztu, 18:15etan epaileak 3 eta 0ko emaitzaz irabazi dugula jakinarazi digu.

Hala ere jokalariak ez zeuden pozik, eta beraien arteko futbol partidu bat egin dute.

Han gure atezainaren mailaz gozatu dugu, baita deialdiraturik zeuden gainontzeko 7 jokalarien kalitateaz ohartu gara. Gainontzeko 5 jokalariak ez dira etorri, lesionaturik daudenez, edo bestelako arrazoiengaitik.

Bestalde, emaitzak Kopa Deiako webgunean ikusgai izango ditugu aurki.

Aipatzekoa da ere Aberrigintzan Kultur Taldeko kidea den Urtzi-k Txoko Gure Botxo Alkartetxe Portugalete bere taldearekin 4 eta 0 irabazi du Gordexola F7 taldearen kontra.

Aberrigintzan-eko kidea den Txominek ere gaur jokatzen zuen Deportes Matikorekin, baina ez dakigu momentuz ze emaitzik lortu duten.

Aberrigintzan Futbol Taldea
Aberrigintzan Futbol Taldea, momentuz ez dute publizitatea elastikoan grabatu, baina webgune honekin negoziazio gogor bat eta gero akordio batera iritsi eta denboraldi honetan aberrigintzan.org eramango dute soinean.

Momentuz aldeek ez dute diru kopurua prentsara esan, baina badirudi kopuru itzela izan dela. 😉

Gure Hintxak

Gure taldearen zenbait hintxak, txakurra eta guzti. Euriak ez ditu ikaratu! Aurrera laranjak! Aurrera Aberrigintzan!

Kategoria: Aberrigintzan Futbol Taldea. Gorde lotura.

2 erantzun Aberrigintzan F.T-aldeak 3-0 irabazi du-ri

  1. egilea: onfazita

    Aurrera bai! hurrengoan ia benetako golak sartzen dituzuen! a ze nolako itxura!

  2. egilea: tikojaure

    Dena den, benetan ederrak TGB – Alkartetxe Portugaletek sartutako lau golak!!!! EA bi taldeek lan ona egiten dugun eta hurrengo kanporaketetan elkarren artean jokatzeko aukera dugun. Hala ere, ez pentsa aukera handirik duzuenik!!!!

Utzi erantzuna