Ura ekarri du gure Mari Jaiak baina tira, horrek ez du jaiarekin amaitu, eta egun gehiago falta dira.
Hemen txupinazoa nola bizi genuen argazkitan!
Argazki asko ta asko atera genituen baina lau hautatu ditugu.
Txupinazora itxaroten, txupinazoa, eta anbiente hori kalean, eta nola ez, azkenean txanpaina zabaldu, topa egin eta guztiak pozik!
Ez ginen bakarrik egon, Euskal Herritik kanpo ere hurbildu ziren, horrela Iratxe Jereztarra bere zortzi urteekin balkoitik begiak ezin itxirik anbiente paregabea bizi zuen, eta kataluniatik etorritako Marc ere, han egon zen, urtero bezala uraz eta jaiaz blai amaitzeko prest!
Ongi etorri marijaia! Ongi etorri lagunok!

Txupinazora itxaroten, egoitzako balkoitik.

Hau giroa hau!

Hasi da!

Txanpaina, besarkadak, lagunak, eta jaietako orduak eta orduak itxaroten.
abuztua 21st, 2005
Atzo asteazkena, eta gaur ostegunan buru belarri ibili gara aberrigintzan-eko kideak txosnaren azpiegitura montatzeko.
Atzo karpa jarri zuten, gaur berriz kabina ekarri dute, non biltegia joango da. Egoitzan jendea buru belarri zegoen lanean pankartak egiten, baita beste elkarteetako kideekin biltzen, ekimeneei azken ikuerak ematearren.
Gero barra ekarri dute, kamarak eta tiradoreak ekarri dituzte, eta guztia antolatzen hasi gara.
Margoen momentua iritsi da gero, pasadan urteetako egurrak hartuta, jartzen hasi gara eta gero margoztera ekin diogu. Zenbait egur berriro margotu behar izan dira, eta beste batzuk berriak izan dira.
Honako argazkietan hoietako momentu batzuk bizitzeko balio ahal izango zaizkizue.
Bihar ura, eta elektrizitatea martxan jarriko dugu, baita margoketa lanak amaitu, txukuntze lanak, sukaldea prestatu, edariak jaso eta antolatu, etabarretan jarraituko dugu.
Animatu parte hartzera! Behar dugu eta!

Txosnan gehien parte hartu duen gaztea, gure leloa birpasatzen.

Aupa Uribe Kosta! Komando Pintura!

Gazte Abertzaleak-eko idazkari nagusia den Ibon Usandizaga margotzen. Donostiarra ala Bilbotarra ote? Ji ji ji

Hau gozea! Bokata paregabeak aterako dira aho horretik.

Txosnaren aurrekaldea.

Txosnaren aurrekaldea.
ESKERRIK ASKO IƱaki Porresi bere mugikorrarekin argazkiak atera dituelako, eta niri bidali jarri nitzan. Ese Kietxo!
Eta ni? Non nago? Playegia naiz? grrrrrrrr
abuztua 19th, 2005
Pasa zaitezte Herri bazkariaren ataletik eta jakingo duzue ah zelako bazkariak prestatuta dauden. Egunero herri edo Bizkaiko zonalde bateko tirikitraukitariak bazkari ederra antolatuko dute. Aurrera!
Bestalde, jakin dezazuen bestelako ekimenak atala freskatu dugu ere. Bapo bapo janda Sahararen jaira, edo Gazte Abertzaleak-ek antolatzen duen Sagardo Festara hurbildu zaitezkete.
abuztua 7th, 2005
urtero urtero noa Bilboko jaietara, Donostiatik. Urteak dira Bilboko jaietan izan nintzela lehenbizikotz. 9 urte? Duela 9 bat urte joan nintzen, eta han ezagutu nuen nire lagun handia, 1,90 tik gorako bilbotarra. Harekin poteoan (ezin eutsiz haren erritmoa! hura sakea!) Tiriki Traukiren hotsa entzunda heldu ginen Aberrigintzanen txosnara. Ongi baino hobeto pasa nuen, eta urtero urtero, ahal dudanean behintzat, haiengana gerturatzen naiz. Putamadrekoak zarete! Jarraitu lanean! Jakin badakigu eta, urte osoan zehar kultur-lanean aritzen zaretela aberria egiten. TIRIKI-TRAUKI!
abuztua 7th, 2005