GA Sagardo Jaian
abuztua 30th, 2005
Ostiralean Sagardo Jaia ospatu dugu, eta honekin batera zenbait ekimen.
GAk bere lehenego Sagardo eguna ospatu du. Horretarako Euskal Herriko lurralde guztietako gazteak etorri zaizkigu, Bilboko GAk gonbidatuta.
Sagardoko kupela bat erdian genuela batu, eta hor ibili ginen dantzan, hitzegiten etabar… Txosna elkargune moduan erabili genuen.
6etan inguru GAko zenbait militantek prestatutako tirikitrauki jokuarekin martxan jarri ginen.
Jokua Dakink izeneko partea bazuen, eta horretan gure txosnaren 10 urteeen historiaren inguruan galderak eduki genituen. Baita Aberrigintzan Kultur Taldearen inguruko galderak egon ziren.
Imita Txemita partean Aberrigintzan eta pertsonai publikoen imitazioak egin behar izan ziren.
O.G.T Operazio Garaipena Telesailean
Ez txarto pentsatu… playback-a egin behar zen.
Berri kirolak, izenak esaten duen moduan Herri Kirol berriak dira, eta froga oso interesgarriak ziren, adibidez txingak moduko joku bat edalontziekin, sokatira, etabar…
Euskal PTD-an froga gogorrenak etorri ziren.

Hau da jokuaren tableroa.

Euskal PTD-aren barruan mozorrotu, flauta bat hartu, aurpegia margotu eta euro bat lortu behar izan zuten 2 taldeek, dirua eskatzen, eta gainera Bilboko Gran Viatik izan zen.

Beste froga bat, aterki bat hartu eta buruzagi abertzale ohi batek egin zuen moduan, alboan dagoen epaitegian Eusko Gudariak abestu behar izan zuten. Horretarako kaletik zebiltzaten 3 bolondres hartu behar izan zituzten.
Entry Filed under: Tiriki Trauki Konpartsa
Leave a Comment
You must be logged in to post a comment.
Trackback this post | Subscribe to the comments via RSS Feed