Archive for abuztua 24th, 2005

Gaur 21:20etan ETB1-ean

Atzo beste gai batentzako Udanbebai telesaioan atera ginen, baina gaur oso gai interesgarriarentzako aterako gara.

Atzo antolatu genuen Saharako jaiaren inguruan hitzegingo dute.

Ez galdu, baina saiatuko gara hemen AVI edo MPEG formatuan bideo horiek eskuragarri jartzen.

Bilbo badabil, bada Bilbon Zer dabil? 😉

ZORIONAK GUZTIOI!

1 comment abuztua 24th, 2005

Saharako jaia

Atzo 9etatik arratsaldeko 6etararte txosnan Saharako jaia izan genuen. 9etan Saharako lagunekin bat, txosnakideak martxan jarri ginen bazkaria eta guztia antolatzen.

Euskal Herrian 2 hilabete pasatzen dabiltzan umeekin bazkari herrikoi bat eduki genuen.

100 pertsonek baino gehiago han bertan bildotsa eta kus-kus-a jan eta gero dantzan eta Saharako umeek zekartzaten martxan murgildu ziren.

Pailazoak ere etorri ziren, eta Saharako umeen Euskal Herriko familiak beren umeekin ere hantxe bertaratu ziren.

Euskal Irrintziak, Saharako umeek egiten zituzten irrintzi antzeko oihu horrekin bat egiten zuten, eta zegoen anbientea paregabea izan zen.

Eskerrik asko guztiei, hona hemen zenbait argazki.

Saharako jaia

Umeak abesten, lagun bat animatzen ia dantzatzen hasten zen!

Saharako jaia

Saharako neska hau dantzan jarri zen, eta guztiek flipatu genuen, oso dantza polita eta ikusgarria izan zen!

Saharako jaia

Jaiak aurrera darrai, eta zenbait jende hurbildu egin zen.

4 comments abuztua 24th, 2005


Calendar

2005(e)ko abuztua
I A A A A O I
« Uzt   Ira »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

Posts by Month

Posts by Category