Atzo asteazkena, eta gaur ostegunan buru belarri ibili gara aberrigintzan-eko kideak txosnaren azpiegitura montatzeko.
Atzo karpa jarri zuten, gaur berriz kabina ekarri dute, non biltegia joango da. Egoitzan jendea buru belarri zegoen lanean pankartak egiten, baita beste elkarteetako kideekin biltzen, ekimeneei azken ikuerak ematearren.
Gero barra ekarri dute, kamarak eta tiradoreak ekarri dituzte, eta guztia antolatzen hasi gara.
Margoen momentua iritsi da gero, pasadan urteetako egurrak hartuta, jartzen hasi gara eta gero margoztera ekin diogu. Zenbait egur berriro margotu behar izan dira, eta beste batzuk berriak izan dira.
Honako argazkietan hoietako momentu batzuk bizitzeko balio ahal izango zaizkizue.
Bihar ura, eta elektrizitatea martxan jarriko dugu, baita margoketa lanak amaitu, txukuntze lanak, sukaldea prestatu, edariak jaso eta antolatu, etabarretan jarraituko dugu.
Animatu parte hartzera! Behar dugu eta!
Txosnan gehien parte hartu duen gaztea, gure leloa birpasatzen. 😉
Aupa Uribe Kosta! Komando Pintura!
Gazte Abertzaleak-eko idazkari nagusia den Ibon Usandizaga margotzen. Donostiarra ala Bilbotarra ote? Ji ji ji
Hau gozea! Bokata paregabeak aterako dira aho horretik.
Txosnaren aurrekaldea.
Txosnaren aurrekaldea.
ESKERRIK ASKO Iñaki Porresi bere mugikorrarekin argazkiak atera dituelako, eta niri bidali jarri nitzan. Ese Kietxo!
Eta ni? Non nago? Playegia naiz? grrrrrrrr
Zorionak horrenbeste lan egin duzuenoi!
Oso originala bokaten “aho” hori. Txozna bikaina gelditu zaizue.
PD: Zelako Coca Cola propaganda pila……………….