Archive for abuztua 19th, 2005

Txosna martxan dago

Atzo asteazkena, eta gaur ostegunan buru belarri ibili gara aberrigintzan-eko kideak txosnaren azpiegitura montatzeko.

Atzo karpa jarri zuten, gaur berriz kabina ekarri dute, non biltegia joango da. Egoitzan jendea buru belarri zegoen lanean pankartak egiten, baita beste elkarteetako kideekin biltzen, ekimeneei azken ikuerak ematearren.

Gero barra ekarri dute, kamarak eta tiradoreak ekarri dituzte, eta guztia antolatzen hasi gara.

Margoen momentua iritsi da gero, pasadan urteetako egurrak hartuta, jartzen hasi gara eta gero margoztera ekin diogu. Zenbait egur berriro margotu behar izan dira, eta beste batzuk berriak izan dira.

Honako argazkietan hoietako momentu batzuk bizitzeko balio ahal izango zaizkizue.

Bihar ura, eta elektrizitatea martxan jarriko dugu, baita margoketa lanak amaitu, txukuntze lanak, sukaldea prestatu, edariak jaso eta antolatu, etabarretan jarraituko dugu.

Animatu parte hartzera! Behar dugu eta!

Bilboko gazte batek gure leloa margotzen

Txosnan gehien parte hartu duen gaztea, gure leloa birpasatzen. 😉

Uribe Kostakoak margotzen

Aupa Uribe Kosta! Komando Pintura!

GAko idazkari nagusia Ibon Usandizaga

Gazte Abertzaleak-eko idazkari nagusia den Ibon Usandizaga margotzen. Donostiarra ala Bilbotarra ote? Ji ji ji

Tiriki eta Trauki bokaten zonaldea

Hau gozea! Bokata paregabeak aterako dira aho horretik.

Txosnaren aurrekaldea

Txosnaren aurrekaldea.

Txosnaren aurrekaldea2

Txosnaren aurrekaldea.

ESKERRIK ASKO Iñaki Porresi bere mugikorrarekin argazkiak atera dituelako, eta niri bidali jarri nitzan. Ese Kietxo!

Eta ni? Non nago? Playegia naiz? grrrrrrrr

1 comment abuztua 19th, 2005


Calendar

2005(e)ko abuztua
I A A A A O I
« Uzt   Ira »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

Posts by Month

Posts by Category