donostiatik bilbora
abuztua 7th, 2005
urtero urtero noa Bilboko jaietara, Donostiatik. Urteak dira Bilboko jaietan izan nintzela lehenbizikotz. 9 urte? Duela 9 bat urte joan nintzen, eta han ezagutu nuen nire lagun handia, 1,90 tik gorako bilbotarra. Harekin poteoan (ezin eutsiz haren erritmoa! hura sakea!) Tiriki Traukiren hotsa entzunda heldu ginen Aberrigintzanen txosnara. Ongi baino hobeto pasa nuen, eta urtero urtero, ahal dudanean behintzat, haiengana gerturatzen naiz. Putamadrekoak zarete! Jarraitu lanean! Jakin badakigu eta, urte osoan zehar kultur-lanean aritzen zaretela aberria egiten. TIRIKI-TRAUKI!
Entry Filed under: Aberrigintzan
9 Comments Add your own
1. Administratzailea | abuztua 7th, 2005 at 23:22
Zu bai zarela zu! Aurrera
2. onfazita | abuztua 8th, 2005 at 14:04
Jakina! Donostiako jaiekin ez daukate parerik!
3. tikojaure | abuztua 9th, 2005 at 0:26
Bai, benetan onak Bilboko jaiak. Hala ere, aitortu behar duzue Portugaletekoak ez direla atzean gelditzen!
4. zazpi | abuztua 9th, 2005 at 0:47
Hara hara eztena! Hau da hau Bilbo ezagutu nahi eta egin duen donostiar bati dagokion harrera? Trufa! Jaia datorrelaren agerkari! Ez da ez Donostia osoan Tiriki Traukiren parekorik, hori zuhur eta ziur esana! Hala ere, apika, Donostiako jai mardulenak (usu baita festa Kaskarinen herrian) ezagutu beharrekoak ere badira. Hara hemen gonbitea beraz Tiriki Traukiko kideei zuzenduta: piztu eta alaitu ditzatela Bilboko kaleak, kalimotxoak ene bihotzarekin egiten duen bezala, eta gero azter dezatela Donostiako jaiak alaitzeko bidaia (urtarrilaren 20an), nik hartuko baitzaituztet pozik eta alai (kalimotxoaren beharra ez duen esker oneko alaitasunez!)
GORA BILBO! GORA TIRIKI TRAUKI!
5. onfazita | abuztua 9th, 2005 at 9:57
APIKA????????? jajjajajaja
Erraza da hitzez gonbitea luzatzea… noiz eta non geldituko gara???
6. Tuki | abuztua 20th, 2005 at 11:52
Bilboko jaiek ez dute parekorik, ez horixe, alde batetik, gure lagun bilbotarrak paregabeak direlako eta bestalde, Tiriki Trauki baitugu. Hala ere Donostiak Bilbok inoiz ezingo dituen zenbait gauza ditu… Donostia Eguna eta Kontxako Estropadak!
Irailean gure hiri polita bisitatzea gonbidatzen zaituztegu estropaden ikuskizun ederraz gozatzeko!
GORA ZUEN ASTE NAGUSIAK! (jejeje)
7. xabi | abuztua 24th, 2005 at 4:07
Nire “aste nagusien” ranking-a:
1.- IRUÑEA (Sanferminak).
2.- BILBO (Aste Nagusia).
3.- GASTEIZ (Andra Mari Zuriaren jaiak).
4.- BAIONA (Jaiak).
5.- DONOSTIA (Aste Nagusia).
Bilboko jaiak mundialak dira baina… oraindik Iruñeari aure egiteko eskarmentu ugari falta zaio.
Gora Bilbo eta Gora jaiak!
8. zazpi | abuztua 24th, 2005 at 16:58
ez dira makalak zarauzko san pelaioak! eta, zer diozu zarauzko euskal jaiaz? Nola geldituko litzateke rankina? Bilbon, iragan larunbatean ezagutu nuen eibartar batek esan eustan bere herriko san joanak gogoko ez zituela! Bilbon zuen parranda paregabekoaren adierazgarri segur!
9. xabi | abuztua 25th, 2005 at 4:54
Beno “zazpi”, ezin alderaezinak dira herri txiki batetan eta hiri handi batetan ospatzen diren jaiak. Horrela ere, Zarauzko “Euskal Jaiak” (herriko jaiak “San Pelaioak” dira, ez “Euskal Jaiak”) hiriburuetatik kanpoko jai nagusienen tartean ipiniko nituzke, eta zalantzarik gabe Donostiako jaien gainetik!
Jende gehiena baserritarrez jantzita, euskal usadioak, giro paregabea (ohiko herri guztietako gaugiro klonikoaz gain), eta jaigiroa goizetik hasita!
Leave a Comment
You must be logged in to post a comment.
Trackback this post | Subscribe to the comments via RSS Feed