Pasa zaitezte Herri bazkariaren ataletik eta jakingo duzue ah zelako bazkariak prestatuta dauden. Egunero herri edo Bizkaiko zonalde bateko tirikitraukitariak bazkari ederra antolatuko dute. Aurrera!
Bestalde, jakin dezazuen bestelako ekimenak atala freskatu dugu ere. Bapo bapo janda Sahararen jaira, edo Gazte Abertzaleak-ek antolatzen duen Sagardo Festara hurbildu zaitezkete.
abuztua 7th, 2005
urtero urtero noa Bilboko jaietara, Donostiatik. Urteak dira Bilboko jaietan izan nintzela lehenbizikotz. 9 urte? Duela 9 bat urte joan nintzen, eta han ezagutu nuen nire lagun handia, 1,90 tik gorako bilbotarra. Harekin poteoan (ezin eutsiz haren erritmoa! hura sakea!) Tiriki Traukiren hotsa entzunda heldu ginen Aberrigintzanen txosnara. Ongi baino hobeto pasa nuen, eta urtero urtero, ahal dudanean behintzat, haiengana gerturatzen naiz. Putamadrekoak zarete! Jarraitu lanean! Jakin badakigu eta, urte osoan zehar kultur-lanean aritzen zaretela aberria egiten. TIRIKI-TRAUKI!
abuztua 7th, 2005